XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Larrosa eskuan harturik, Ching-Furi so egin eta esan zion, bere Erresumako pintatzailerik onena zenez, gortean lan eginen zuela, inork ez dituen gauzak ere Enperadorearentzat sortzeko.

Ching-Fu ez zen ikaratu, inor zerbitzatzeko zaharregia zela erantzun zuen soilik.

Baina, Enperadoreak ez zekien ezetzik entzuten eta, biharamunean aiduru aidura: zain izanen zuela esan zion.

Ezkutatzen ari da jadanik eguzkia, begira ezazu, eta burruka eginen dute egunak eta gauak, eta bietarik bat baino ez da geratuko.

Bada, ez ziren eguna eta gaua bezain desberdinak eta aurkakoak Hung-Wu eta Ching-Fu? Biharamunean, Ching-Fu eta Su-Tao ez ziren azaldu Jauregira.

Enperadoreak mezulariak bidali zituen baina haiek gabe itzuli ziren, eztigairik gabe itzultzen den erlearen antzera.

Orduan, Hung-Wu bera abiatu zen.

Alabak gidatu zuen, berriro ere, oihanean barrena, etxolatik aitaganaino, zeina bezperako kuadro bera ari bait zen zehazten.

Enperadoreak etortzeko agindu zion, baina honek ezetz, zaharregia zela inoren menpean bizitzeko.

Hung-Wu hasarretu egin zen eta harriska bat hartu, eta kuadroruntz jaurti zuen, baina oihala hautsi beharrean uretara sartu zen, uhain uhain: uhin, olatu borobil frango sorturik, hasieran handiskak eta geroago eta bareagoak.

Enperadorea zaldi gainera igan zen eta kuadroa hartzeko agindua eman zien bere soldadoei, jauregira itzuli orduko.

Jauregiko gela handian gaubelan egin zituen hiru egun kuadroaren aurrean, zeinean naturaren zati bat gaztelura ekarri zuela bait zirudien.

Xarmaturik eta, aldi berean, laidoturik laidotu: despreziatu senditzen zen.

Inork ez zuen sekula Erresumako Nagusia horrenbeste mesprezatu, inor ez zen egundo Ching-Fu bezain axolagabea izan Enperadorearekiko.

Jadanik zimeltzen ari ziren kuadroko loreei begira, gogoetan, une batez pentsatu zuen pintatzaileak nahi duena sor zezakeela eta, alderantziz, enperadoreek jadanik egina besterik ezin dutela gobernatu eta gobernatzen dutena ere maiz eskuartean zimeltzen zaiela eta, beraz, Ching-Fuk berak baino botere gehiago zuela eta, hori, erresumarentzat arrisku bat zela alegia.

Leihora hurbildu zen, eta ez zituen baratzeko ilunbeetan zitroinondoak zitroinondo: limoi arbola soegin ahal.

Goizaldean soldadoak bildu zituen Jauregiko enparantzan eta etxolarantza abiatu ziren, altzairu hots handiz.

Su-Tao atarian aurkitu zuten, jadanik egun argia bait zen, eta ezpataz hil zuten.

Gero, oihanean barrena, ikasiriko bidez iritsi ziren Ching-Fu zaharrarengana.